Gizartea

Mugikortasun Jasangarria:etorkizuneko belaunaldiek haien beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe, egungo beharrak asetzen dituen mugikortasuna.

Hiri guztietako arazorik handienetarikoa trafiko motorizatu pribatua da.

Jasangarritasunaren estrategiak ibilgailuen mugimendua baino, pertsonena izan behar du oinarritzat. Horregatik, mugikortasun iraunkorra bultzatzeak inperatibo ekologikoa, kulturala eta morala izan beharko luke.




Iraunkorragoa izango den etorkizunerantz

Nafarroako eta Europako toki-mugikortasun ohituren artean desberdintasun handia dago.

Nafarroako gizartearen mugikortasun indizeak hobetzeko, erakundeek beregain zenbait helburu hartu beharko lituzkete:

Garraiobide publikoa hobetzea, ibilbide gehiago eta koordinazio hobea baliatuta.

Ibilgailu pribatuei egokitutako zenbait toki libre uztea garraiobide publikoak erabil ditzan.

Autoan eginiko bidaien ordez, oinez edo bizikletan bidaiatzera bultzatzea. Horretarako, azpiegiturak hobetu eta oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako oztopoak kendu behar dira.

Oinez edo bizikletan eginiko joan-etorriak sustatzea eta piztea.

Bide segurtasuna egitura-neurrien eta hezkuntzaren bidez bultzatzea.

Hiriko auzo desberdinen bizigarritasuna eta funtzioak berreskuratzea, urrutira mugitu beharra ekiditeko.





Erabilera aholkuak

Hirian zehar oinez edo bizikletan joatea aukerarik osasuntsuena, ekonomikoena eta ekologikoena da.

Egun batean egiten ditugun joan-etorri gehienak motzak dira, baliatu itzazu kirola erraz eta dohainik egiteko.

Motorra da ibilgailu motorizatu pribatuetatik ingurumena gehien errespetatzen duena. Autoan bakarrik joateko ohitura baduzu, pentsatu motorrera aldatzeko aukeran.

Bizikleta eta motorra dira garraiobide azkarrenak 5 km baino gutxiagoko hiriko joan-etorrietan.

Erabili autoa bestelako garraio zerbitzu bat ez dagoeneko 5km baino gehiagoko tokietara joateko soilik.

Lanera edo ikastera joateko, antolatu zaitez eta autoa zure ikaskideekin edo lankideekin partekatu.

Saiatu autoa ez erosten benetan behar duzun arte. Autoa ez duzun urte bakoitzeko 5.000 euro aurrezten dituzu!!!

Auto berria erosi behar baduzu, duen eraginkortasun energetikoari (erregai kontsumoari eta CO2ko emisioei) buruz galdetu.

Bidaia luzeak soilik egiten badituzu, autobusa edo trena erabili; merkeagoa eta erosoagoa izango da. Ondoren, destinoko herrian autoa erabili behar baduzu, bat alokatu edo taxia hartu dezakezu.

Europatik bidaiatzen baduzu, ahal den guztietan autobusa edo trena erabili.

Iruñean zehar: oinez, bizikletan, autobusean…