Denbora eta osasuna

Sedentarismoa heriotza-arrazoi nagusietariko bat da eta kontsumo ohituren nahiz garraiobideen aldaketaren ondorioa.

Bizitzeko modu berriek eta gehiegizko erosotasunerako dugun joerak belaunaldi obesoak sortzeko arriskua dakarte. Izan ere, ez baitugu gazteen artean egunero kirola egiteko ohitura sortzen.

Dugun joan eta etortzeko moduak bestelako eraginak ditu subjektuaren eta herritarren osasunean. Autoen kutsadurak bronkitis, enfisema, alergia eta asma krisi kasuak areagotzen ditu. Horrek trafiko istripuek baino biktima gehiago sortzen ditu.



Europako hiri bateko bizilagun arruntak bere bizi itxaropenari urtebete kentzen dio garraiobide gisa autoaren gehiegizko erabilerak sortutako kutsaduraren ondorioz.

Autoa

Auto-istripuak Espainiako heriotza-arrazoi nagusietariko bat dira.

Autoa erabiltzeak zuzenean eragiten dio gure osasunari, izan ere, auto barruko kutsadura maila aireko kutsadura indizea baino handiagoa baita. Gainera, autoa erabiltzea sedentarismoa areagotzen du eta ibilgailu ilarek sortutako estresa areagotzen laguntzen dute, gure bizi itxaropena murriztuta.




Autobusa

Duen istripu indizea oso txikia da. Hortaz, autoa baino garraiobide seguruagoa da.

Autobusak arnasten dugun airearen kalitatea gutxiago kaltetzen du. Beraz, orokorrean, aukera osasuntsuagoa da.

Oinezkoak eta txirrindulariak

Eguneroko joan-etorriak oinez edo bizikletan egiten dituzten pertsonek gainontzeko egunean ariketa fisikorik gabe emango duten denbora orekatzen dute. Egunero kirola egiteak izugarrizko abantailak ditu osasun publikorako.



Lanera edo ikastera baldin bazoaz, oinez edo bizikletan:

Bihotza sendoagoa izango duzu, bihotzekoa

izateko arriskua erdira murriztuta.

Hobeki lo egingo duzu.

Hobeki arnas hartuko duzu.

Estresari aurre egingo diozu.

Argaltzen lagunduko dizu.

Gorputz osasuntsuagoa izango duzu eta

biziago sentituko zara.



Garraioa, denbora eta osasuna

Yamaguchitik Rodeznoko Konderaino goizeko 9etan:

Garraiobidea Minutuak

Autoa 15

Motorra 14

Autobusa 20

Bizikleta 15

Oinezkoa 30

Kaloria kontsumoa km-ko:

Garraiobidea Kcal / km-ko

Autoa 0

Motorra 0

Autobusa 0

Bizikleta 21,8

Oinezkoa 62,5

Oinez edo bizikleta erabilita, zure osasuna zainduko duzu, denbora librean gimnasiora joan beharrik gabe.