Garraiobide Osasungarrien Elkartea (AMTS)


AMTS da jarraian aipatzen diren baloreetan sinesten dutenen batasuna eta ahalegina: bizikleta, peatonalizazioa, garraio publikoa eta ibilgailuen neurrizko erabilera. Izan ere, horiek guztiak osasunaren, aurreztearen, ekologiaren, eraginkortasunaren eta etorkizunaren pareko dira.

Hirietan barna mugitzeko beste modu bat posible dela uste dugu; mugikortasunari bultzada berria emanda.

Ondorengoak dira gure helburuak:

Pertsonen osasuna, ingurumena eta mugikortasun iraunkorra bultzatzen lagunduko duten garraiobideen erabilera sustatzea.

Garraiobide horiek erabiltzeak gizabanakoarentzat eta munduarentzat dituen onurez herritarrak kontzientziatzea.

Hori lortzeko, besteak beste, iraunkortasunarekin lotutako foro eta eztabaidetan modu aktiboan parte hartzen dugu, komunikabideak baliatuta informazioa hedatzen dugu eta zenbait proiektuetan erakunde publikoekin elkarlanean aritzen gara.

Irailaren 22an, “Europako autorik gabeko egunean”, pertsonaren edo erakunderen bati “AMTS Mugikortasun Jasangarriari Saria” ematen diogu, garraiobide osasungarriak bultzatzen emaniko adibidearengatik edo egindako lanarengatik.

Hiriko mugikortasunari buruz duzun ardura indibidualari eta kolektiboari buruz hausnartzera gonbidatzen zaitugu, bai eta eskumeneko erakundeei garraiobide osasungarriekin borondatea, konpromisoa eta ahalegina izan dezaten eskatzera ere.

Iruñean zehar: oinez, bizikletan, autobusean…