Nafarroan, langile batek bere lanorduen %25 eta %30 bitartean ematen du autoko gastuak ordaintzen.
Etxebizitzen prezioaren igoerak eta bizitza garestitzeak espainiarrak Europako zorpetuenen artean kokatzen ditu.
Pentsatu al duzu inoiz, etxebizitzaren ondoren autoa dela pertsona baten bigarren gasturik handiena?
Konturatu al zara beste garraiobide batzuk erabiliz gero, urteko zenbat aurreztuko zenukeen?
Autoa
Auto bat mantentzeko urteko 5.000 € inguru ordaintzen duzu:
Gastu mota € / urteko
Autoa erostea
(osotara 22.302 €) 2.230 € / urteko
Asegurua 678
Gasolinaren gastua 1.551
Mantentzea 533
OSOTARA 4.992
Goikoa naiko arrazoia da, ohiko garraiobide gisa bestelako aukerak hautatzeko…
Gainera, autoak tokiko eta eskualdeko bestelako gastuak ditu. Izan ere, autoritateek geure zergen zati bat ondorengoetara bideratzen baitute: aireari kutsadura kentzera, kutsadura horrek eragindakoetarako zerbitzu medikoetara, errepideen asfaltoa konpontzera eta errepide berriak egitera.
Autobusa
Hirian zehar autobusez bidaiatzeak erabiltzailearentzako oso kostu ekonomiko txikia du.
Ondoko hirietara bidaiatzean, autobusa autoa baino merkeagoa izan daiteke: bidesariak txartelaren kostuaren barne daude!
Oinezkoak eta txirrindulariak
Oinezkoak eta txirrindulariak dira egiten dituzten joan etorrietan diru gehien aurrezten duten hiritarrak.
Garraioa eta aurrezte ekonomikoa
Lanera joateko (6 km) eguneroko kostua:
Garraiobidea € / eguneko
Autoa (pertsona 1) 1,50
Motorra 1,80
Autobusa 0,94
Bizikleta 0,08
Oinezkoa 0
Iruña-Madril joan-etorriaren gutxi gorabeherako kostua:
Garraiobidea € (2007)
Hegazkina 180,00
Trena 79,97
Autobusa 50,48
Autoa (gasolina eta bidesaria soilik) 72,00